martes, 1 de diciembre de 2015

2.Saioa


Gaur ikt klasean hainbat gauza egin ditugu:
Hasieran, blogean jendea nola sartu behar dugun eztabaidatzen egon gara, askok, ez genekielako nola egin behar zen.
Gero, talde bakoitzak egin behar duen ipuinari buruz hitz egiten egon gara; zer egingo dugun gure ipuinean, zenbat urtetarako izango den eta etapa horretan zer landu behar dugun …
Hau egin eta gero, talde bakoitzak erreminta bat bilatu du haren ipuina lantzeko. Istorio birtualak egiteko, hainbat erreminta edo programa daude, adibidez: Myebook sigil, Zoorbust, Moglue builder, Powton,Story jumper …. Guk story jumper erabili dugu gure istorioa sortzeko, ikusitakoen artean, errazena iruditu zaigulako. Bakoitzaren istorioa  bukatu eta gero,  4 talde besteon aurrean azaltzera atera dira; nola egin duten haien ipuina, erabilitako programa nola funtzionatzen duen, ze erreminta dituen eta ze alde onak eta txarrak dituen programa.
Patioa eta gero, beste gaiak lantzen egon gara. Umeekin antzerki bat egiteko nola egin behar dugun. Lehengo, plangintza irakaslea egin behar du,haurrak gidoia ikasteko ez dute memorizatu behar. Gero, antzerki bat egiteko hainbat baldintza kontuan izan behar ditugu:
·        Historia
·         Ezaugarriak
·         Aktoreak- narratzaileak
·         Gidoia
·         Teknikariak- ikt materiala
·         Dekoratzaileak
·         Musika sortzaileak
·         Jantziak
·         Erlazioak
·         Jarrerak
·         Baloreak
·         Emozioak
·         Plangintza
·         Talde lana
·         Irudimena
·         Sarrera
Klasearen amaieran hurrengo egunean egin behar dugunari buruz hitz egiten egon gara, bideo bat egingo dugu nahi dugun istoria aukeratuz. Hori egiteko, adove premier pro programa deskargatu behar dugu.
Gaurko eguna oso entretenigarria izan da. Hasieran ipuina egiteko erreminta bilatzea kostatu zaigu, denak ingelesez zeudelako eta ez genuelako ondo ulertzen bakoitzean zer egin behar genuen.  Story jumper programa aurkitu dugunean, hasi egin gara ipuina lantzen eta dibertigarria iruditu zaigu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario