martes, 15 de diciembre de 2015

4. SAIOA


 
 

Gaurko klasean “Adove Premier Pro” programarekin egin dugun bideoa bukatzen egon gara. Hori egin eta gero, talde bakoitzak bere lana aurkeztu eta nola egin duen azaldu du.
Jarraian, guztiok bukatu eta gero, bloggean sartu gara. Nire  Bloga partekatu dut ebaluatu behar didan jendearekin. Horrela pertsona konkretu batzuk ebaluatu didate eta nik beste hainbat pertsona ebaluatu ditut.
Gaurko klasea entretenigarria iruditu zait, gustuko izan dudalako programa horrekin bideo bat egitea eta besteena ikustea ere gustuko izan dut. Ziur nago, aurrerantzean bideo gehiago egingo ditudala programa horrekin. Programa egokia iruditzen zait aukera asko eta desberdin ematen dituelako nahi duzun moduan bideo bat egiteko.
Klase hau azkenengo zaioa izan da eta pena handia eman dit hainbat gauza ikasi ditudalako ikasgai honekin eta noski izan dugun irakaslearekin ezin hobea izan dela. Egunero nire taldekidea eta ni arazo ugari izan ditugu bidaltzen zuena egiteko,despistatu utzak garelako eta interneten ibiltzea kostatzen zaigulako … bueno hobe esaten badugu; “Que somos unas negadas” internetean ibiltzen. Baina irakasleak jende guztiari irribarre batekin lagundu dio eta arazoak konpontzen lagundu digu. Benetan irakasle oso ona dela pentsatzen dut. Klaseetan, oso ondo pasatu dut, barre egin dut, urduri ipini naiz, asko ikasi dut … izan dudan esperientzia oso ona izan da eta beti gogoratuko dut.

 

miércoles, 9 de diciembre de 2015

3.Saioa


Gaurko klasean adove premiere pro programa deskargatu behar izan dugu, hori egin eta gero tutorial batzuk ikusten egon gara programa erabiltzen jakiteko. Gero, programa honekin bideo bat egiten hasi gara.Hasieran ez genekien nola funtzionatzen zuen baina programa ikertu eta gero ulertu dugu.

Bideo hasi baino lehen hitz egiten egon gara nola egingo genuen bideoa ondoren, orrialde batetan marraztu dugu eta gero argazkiak, musika eta bideo bat aukeratu dugu bertan jartzeko.

Programa hau oso interesgarria eta erabilgarria iruditu zait. Izan ere, gauza desberdinak egin ahal dira baina oraindik gauza asko ikasteko falta zaizkit.


martes, 1 de diciembre de 2015

2.Saioa


Gaur ikt klasean hainbat gauza egin ditugu:
Hasieran, blogean jendea nola sartu behar dugun eztabaidatzen egon gara, askok, ez genekielako nola egin behar zen.
Gero, talde bakoitzak egin behar duen ipuinari buruz hitz egiten egon gara; zer egingo dugun gure ipuinean, zenbat urtetarako izango den eta etapa horretan zer landu behar dugun …
Hau egin eta gero, talde bakoitzak erreminta bat bilatu du haren ipuina lantzeko. Istorio birtualak egiteko, hainbat erreminta edo programa daude, adibidez: Myebook sigil, Zoorbust, Moglue builder, Powton,Story jumper …. Guk story jumper erabili dugu gure istorioa sortzeko, ikusitakoen artean, errazena iruditu zaigulako. Bakoitzaren istorioa  bukatu eta gero,  4 talde besteon aurrean azaltzera atera dira; nola egin duten haien ipuina, erabilitako programa nola funtzionatzen duen, ze erreminta dituen eta ze alde onak eta txarrak dituen programa.
Patioa eta gero, beste gaiak lantzen egon gara. Umeekin antzerki bat egiteko nola egin behar dugun. Lehengo, plangintza irakaslea egin behar du,haurrak gidoia ikasteko ez dute memorizatu behar. Gero, antzerki bat egiteko hainbat baldintza kontuan izan behar ditugu:
·        Historia
·         Ezaugarriak
·         Aktoreak- narratzaileak
·         Gidoia
·         Teknikariak- ikt materiala
·         Dekoratzaileak
·         Musika sortzaileak
·         Jantziak
·         Erlazioak
·         Jarrerak
·         Baloreak
·         Emozioak
·         Plangintza
·         Talde lana
·         Irudimena
·         Sarrera
Klasearen amaieran hurrengo egunean egin behar dugunari buruz hitz egiten egon gara, bideo bat egingo dugu nahi dugun istoria aukeratuz. Hori egiteko, adove premier pro programa deskargatu behar dugu.
Gaurko eguna oso entretenigarria izan da. Hasieran ipuina egiteko erreminta bilatzea kostatu zaigu, denak ingelesez zeudelako eta ez genuelako ondo ulertzen bakoitzean zer egin behar genuen.  Story jumper programa aurkitu dugunean, hasi egin gara ipuina lantzen eta dibertigarria iruditu zaigu.

martes, 24 de noviembre de 2015

1.Saioa


Ikt -ren lehengo eguna izan denez, ikaskide bakoitzak baita irakaslea ere bere burua aurkeztu du. Gero, beste ikaskide batekin jarri naiz eta Driven sartu behar izan gara. Biok batera dokumentu bat ireki eta Identitate digitala eta Big Bang zer den bertan idatzi dugu, ondoren,  dokumentu hori irakaslearekin konpartitu dugu.



Hori egin eta gero, interneten bideo batzuk ikusi ditugu. Bertan internetak dituen alde onak eta txarrak agertu dira baita nola erabil behar dugun  interneta modu apropos batetan arriskurik  ez izateko. Ikusitako bideo batzuk:

Redes sociales identidad digital: 


El peligro de las redes sociales 


Ondoren, mitoei buruz hitz egiten egon gara denon artean eta ABP irakurtzen egon gara ere.
Ordutegiari buruz hitz egin dugu ere denon artean adosteko, baita ebaluazioari buruz. Alde batetik, puntu batzuk irakaslea ebaluatuko dizkigu eta beste batzuk gu ebaluatuko ditugu.

Patiotik bueltan, nola landu dezakegu ikt haur hezkuntzan hitz egiten hasi gara. Adibidez, ipuinen bitartez eta horregatik, klasearen amaieran taldeka ipini gara ipuinarekin  asteko. Lehenengo, adina aukeratu behar izan dugu ipuinean zer landu behar dugun jakiteko, adinaren arabera eduki eta helburu desberdinak izan behar dituelako.

Gaur lehengo eguna izan da eta espero nuen baino hobeagoa. Alde batetik, eman dugun materiala interesgarria iruditu zait, baina momentu askotan, hainbat gauza ikusi ditugunez,  nekatu naiz. Gero, interneta erabiltzen oso ona ez naizenez momentu askotan urduri ipini naiz.

Beste aldetik, oso interesgarriak iruditu zaizkit ikusitako bideoak, interneta modu on batetan erabiltzen jakitea ezinbestekoa da, bestela, gure bizitzan arazoak ekarri ditzake. Internetera igotzen ditugun argazkiak, idazten duguna … aproposa izan behar da denok ikusi ahal dutelako.

Ondorioz, Interneta ez da batere kaltegarria, era egokian erabiltzen badugu oso baliotsua izan daiteke.