Gaurko
klasean “Adove Premier Pro” programarekin egin dugun bideoa bukatzen egon gara.
Hori egin eta gero, talde bakoitzak bere lana aurkeztu eta nola egin duen
azaldu du.
Jarraian,
guztiok bukatu eta gero, bloggean sartu gara. Nire Bloga partekatu dut ebaluatu behar didan
jendearekin. Horrela pertsona konkretu batzuk ebaluatu didate eta nik beste
hainbat pertsona ebaluatu ditut.
Gaurko
klasea entretenigarria iruditu zait, gustuko izan dudalako programa horrekin
bideo bat egitea eta besteena ikustea ere gustuko izan dut. Ziur nago,
aurrerantzean bideo gehiago egingo ditudala programa horrekin. Programa egokia
iruditzen zait aukera asko eta desberdin ematen dituelako nahi duzun moduan
bideo bat egiteko.
Klase
hau azkenengo zaioa izan da eta pena handia eman dit hainbat gauza ikasi
ditudalako ikasgai honekin eta noski izan dugun irakaslearekin ezin hobea izan
dela. Egunero nire taldekidea eta ni arazo ugari izan ditugu bidaltzen zuena
egiteko,despistatu utzak garelako eta interneten ibiltzea kostatzen zaigulako …
bueno hobe esaten badugu; “Que somos unas negadas” internetean ibiltzen. Baina
irakasleak jende guztiari irribarre batekin lagundu dio eta arazoak konpontzen
lagundu digu. Benetan irakasle oso ona dela pentsatzen dut. Klaseetan, oso ondo
pasatu dut, barre egin dut, urduri ipini naiz, asko ikasi dut … izan dudan
esperientzia oso ona izan da eta beti gogoratuko dut.

