Ikt -ren lehengo
eguna izan denez, ikaskide bakoitzak baita irakaslea ere bere burua aurkeztu
du. Gero, beste ikaskide batekin jarri naiz eta Driven sartu behar izan gara.
Biok batera dokumentu bat ireki eta Identitate digitala eta Big Bang zer den
bertan idatzi dugu, ondoren, dokumentu
hori irakaslearekin konpartitu dugu.
Hori egin eta gero, interneten bideo batzuk ikusi ditugu. Bertan internetak dituen alde onak eta txarrak agertu dira baita nola erabil behar dugun interneta modu apropos batetan arriskurik ez izateko. Ikusitako bideo batzuk:
El peligro de las redes socia
Ondoren, mitoei buruz hitz egiten egon gara denon artean eta ABP irakurtzen egon gara ere.
Ordutegiari buruz hitz egin dugu ere denon artean adosteko, baita ebaluazioari buruz. Alde batetik, puntu batzuk irakaslea ebaluatuko dizkigu eta beste batzuk gu ebaluatuko ditugu.
Patiotik bueltan, nola landu dezakegu ikt haur hezkuntzan hitz egiten hasi gara. Adibidez, ipuinen bitartez eta horregatik, klasearen amaieran taldeka ipini gara ipuinarekin asteko. Lehenengo, adina aukeratu behar izan dugu ipuinean zer landu behar dugun jakiteko, adinaren arabera eduki eta helburu desberdinak izan behar dituelako.
Gaur lehengo eguna izan da eta espero nuen baino hobeagoa. Alde batetik, eman dugun materiala interesgarria iruditu zait, baina momentu askotan, hainbat gauza ikusi ditugunez, nekatu naiz. Gero, interneta erabiltzen oso ona ez naizenez momentu askotan urduri ipini naiz.
Beste aldetik, oso interesgarriak iruditu zaizkit ikusitako bideoak, interneta modu on batetan erabiltzen jakitea ezinbestekoa da, bestela, gure bizitzan arazoak ekarri ditzake. Internetera igotzen ditugun argazkiak, idazten duguna … aproposa izan behar da denok ikusi ahal dutelako.
Ondorioz, Interneta ez da batere kaltegarria, era egokian erabiltzen badugu oso baliotsua izan daiteke.


No hay comentarios:
Publicar un comentario